Bisita turistikoak: Iruñea zeru ertzetik

BISITA ANTOLATUAK, HILEKO AZKEN OSTIRALEAN, 17:00etan.

Bisita ezazu Iruñea gure egoitzatik. Ezagutu Iruñea inoiz ikusi ez duzun bezala.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (Nafarroako EHAEO) gure bisita gidatuetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Hilean behin egingo ditugu, Nafarroako EHAEOren egoitzatik. Egoitza Armada etorbideko 2. zenbakiko 7. solairuan dago, Konstituzio plazaren ondoan (lehengo Baluarte plaza).

“Iruñea zeru ertzetik” izeneko bisitaldiak artikektoek bideratuko dituzte, eta hiria goitik ikusteko aukera emanen dute. Formazioa helburu duen jarduera didaktiko honen bitartez, Iruñea hiria eta Iruñerria ezagutu ahalko da beste ikuspegi batetik, bere garapen urbanistikoaren historia azalduz.

Egoitzaren barruan ia 100 metro luze den begiratoki ikusgarri batetik, hiria eta Iruñerri osoa gozatu ahalko duzu 360º-ko ikuspegi panoramikoa izanik: Gotorlekua, Parlamentua, Baluarte, Autobus Geltokia, Ezkaba mendia eta auzo ezagunak (Zabalguneak, Alde Zaharra, Donibane, Iturrama, Arrosadia…). Jarduera adin guztietako jendearentzat da eta eskualdeaz gain, alde arkitektonikoa erakutsi nahi du.

Bisitaldian zehar beste esperientzia mota bat biziko duzu arkitekto adituen eskutik, Iruñea beste ikuspegi batetik ezagutu ahal izateko.


Bisitaldiak nolakoak dira?
Data: Hileko azken ostiralean egiten dira
Ordua: 17:00etan
Iraupena: 45 minutu inguru
Hizkuntzak: Gaztelania | Euskara | Frantsesa | Ingelesa | Italiera| (Gidariaren aukeren arabera).
Gidariak: Ongi prestatutako arkitekto aditu batek gidatuko du bisita. 5 gidari daude.


 

Visitas a ras de sueloNork eman dezake izena eta zein prezio dauka?

Edonork eman dezake izena, bakarka edo taldean.

  • Norbanako moduan: 5€ pertsonako (adin txikikoak izan ezik, %50eko deskontua).
  • 11 lagun baino gehiagok osatutako taldeak (25 baino gutxiago): 4€ buruko (adin txikikoak izan ezik, % 50eko deskontua).
  • EHAEOko elkargokideentzat doan
  • EHAEOkoak ez diren beste arkitekto batzuek %20ko deskontua izanen dute.

*Gutxienez, 4 pertsonak eman behar dute izena bisita egin ahal izateko. Gutxieneko kopuru horretara iristen ez bada, ordaindutakoa itzuli eginen zaie izena eman dutenei.


Nola eman izena?

  1. Bidali ezazu mezu elektroniko bat info@coavna.com helbidera ondorengo datuekin: izen-abizenak, Nortasun Agiria, jaiotze-data, jatorria, elkargokide-zenbakia (hala badagokio) eta izena ematen duen pertsona kopurua.
  2. Egin ezazu ordainketa kontu zenbaki honetan: ES84 3008 0001 1907 0015 1129, bisitaldia eskatu duen pertsonaren izen-abizenak adieraziz.
  3. Ordainketa egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu izena eman duzula baieztatzeko, eta informazio osagarria jasoko duzu: nola heldu, aparkatzeko aukerak, eta abar.

Bisitaldian bete beharreko arauak.

  • Garaiz heldu beharra: gehienez, 10 minutuz itxarongo da.
  • Ezin da baimenik gabe grabaziorik egin.
  • Argazkiak soilik baimendutako tokietan egin ahalko dira.
  • Adingabeek heldu batek lagunduta joan beharko dute.
  • Lantokia da; beraz, bisitariak ezin izanen dira inguruko bulegoetan inolaz ere sartu.

Erreserbatu lehenbailehen, tokiak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira eta!

Zure zain gaude!

Top